Egoitzaren data eta ordu ofiziala

Egoitza elektronikoen data eta ordu ofiziala arautzen duten xedapenak

  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. 31.2 artikuluan adierazten duenez, “Administrazio edo organismo bakoitzaren erregistro elektronikoak, epeen zenbaketarako, irispide-egoitza elektronikoaren data eta ordu ofiziala izango du; behar diren segurtasun-neurriak izango ditu haren osotasuna bermatzeko, eta modu irisgarrian eta ikusteko moduan agertu beharko du”.
  • 4/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren esparruan arautzen duena. 15.2 artikuluan adierazten duenez, dataren eta orduaren sinkronizazioa Armadaren Errege Institutu eta Behatokiarekin egingo da, urriaren 23ko 1308/1992 Errege Dekretuan legezko orduari buruz aurreikusitakoari jarraikiz.

Xedapen horiek betetzeko, Consorcio Provincial de Bomberos de Valencia ren egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialak Armadaren Errege Institutu eta Behatokiaren erlojuarekin automatikoki sinkronizatuta daude. Halaber, beti ikusgai egongo dira online tramitatzen ari den prozedura bakoitzaren fitxan.

Egoitza elektroniko honen data eta ordu ofiziala

Ondoren erakusten da Consorcio Provincial de Bomberos de Valencia ren egoitza elektronikoaren erregistroaren data eta ordu ofiziala. Horixe da erregistro elektroniko horren sarrera eta irteera guztietan inprimatzen dena, aurkezpenen, jakinarazpenen eta epe-zenbaketaren ondorioetarako.

(ABISUA: Erakusten den ordua orria kargatzeko uneari dagokiona da eta litekeena da ordu zehatzarekin bat ez etortzea, jaso arte erabilitako bitarteko telematikoek eragindako desfasearen ondorioz. Hori dela eta, informaziorako baino ez da erabiltzen eta inoiz ez ordua ziurtatzeko).

Hora oficial: jueves 2 de mayo de 2024, 18:17:28

Actualizar